Manila konexioa

Kritikaren egilea: Josu Telletxea

  

Izenburua: Manila konexioa

Egilea: Jon Arretxe

Diseinua: Borja Goitia

Azala: Cristina Fernandez

Argitaletxea: Elkar

 

Jon Arretxeren hitzaurrea Andonik eginiko beste iruzkinetik atera ditzakezue

         Jon Arretxe idazle emankorraren (urteko batezbestekoa liburu bat edo argitaratzen baitu) beste nobela bat dugu.

         Euskaraz sortutako literatura arinaren eta barregarriaren aurkakoa ez denik frogatzeko beste adibide bat da. Ikasleen pasadizoen trilogiaren antzera, Eguenak, Ostiralak eta Larunbatak, dugu literatura-lan hau.

         Torrente polizia ohia, Clouseau inspektorea, Gadget edota Maxwell Smart superagenteren antzera liburu honen detektibeak pertsonai bitxi samarrak dira. Anakonda baten desagerpenaren kasua hiriko izkina guztietan hautsak harrotuko dituztelarik.

         Narrazioa argia, arina eta zuzena da, baita istorioaren nondik norakoa ere. Ez dago niri hain gutxi gustatzen zaidan atzeranzko istoriorik edo gogoetarik, burua nahasteko eta are txarrago kontaketaren haria galtzeko bakarrik balio dute eta. Horretan asko eskertzen ditut honelako obrak, batez ere aurreko lana zenbait pasartetan galduta egon izana.

         “Ekialdeko mamuak” (Jon Arretxe) liburuan ere, laburregi gertatu zait. Atalen arteko orri zuri kopuru nahikoak eta letra tamaina handiak liburua puztu egiten du, ia iruzur txikia iruditzeraino. “Manila konexioa” liburuan ere gauza bera gertatzen zait, baina ez da hori bakarrik, gidoia hain laua da, zenbait pasartetan aurretik iragartzeko modua, zein arestian esandakoa berresten laguntzen nau. Obra honek istorioa gehiago luzatzeko aukera ematen du eta idazleak honi heldu behar ziola uste dut.

         Kontaketa hain desberdinak irakurri izanak gogoeta hau dakarkit burura: liburu bat hobeagoa da egitura konplexua, hitz jasoak eta kontaketa sakonagoa izateagatik. Antzinako bat-bateko erantzuna bai litzateke baina orain ezezko borobila ziurta dezaket. Kontuz ez ditzagun nahastu gauzak, hemen gakoa gaiak bereiztea da, gauza bat da idazleak duen maila eta bestea liburuaren maila. Azken honek nori zuzenduta dagoen edota istorioaren arabera hiztegia eta ulergarritasun maila egokitzen baita. Erraz pentsatzen da: liburu hau nik ere idatziko nuen! , baina ez da hain zeregin  erreza.

Askotan zera gertatzen zait azalpen bat hitz teknikorik gabe ezin azaldu izana. Hau da, kontzeptu bat hitz arruntekin, ohituta ez zauden hitzekin edo beste mailako hiztegiarekin azaltzea zailagoa da. Ez da kontzeptua menperatzen ez duzulako, baizik eta zure adierazpen maila mugatua delako. Hortaz, idazle on batek arlo desberdinetan idazteko gai izan behar du, idazle amateurrek ez bezala. Guzti hau niri zuzenduta dago, zeren asko kostatzen zait ideiak argi eta zuzen jartzea. Ez dakit zergatik daukan abarretatik jotzeko joera, hain gogoko ditut esaldiak borobiltzea zein borobildu beharrean kiribildu egiten ditut.

Beno ordu gutxiko liburu arin eta entretenigarri bat goxatzeko aukera duzue. Orain ez dakit zein aukeratu hurrengorako, adreilu trinko bat edo mehe bat. Mehe bat segur aski. “Hurrengo itsasgoraren zain”  Josu Penades izenkidearena.

 

Hosted by www.Geocities.ws

1