Kolosala izango da

Andonik eginiko kritika

 

Bigarren aldiz “Aurpegiko Begia” fançinaren garai berri honetan, Joseba Sarrionaindia jaunaren liburu bati buruz hitz egiten dugu. Aurrenekoa, “Lagun Izoztua” izan zen, eleberri luze baina, ala ere, liluragarria, xarma handia zeukana. Gaurko honetan ukitzen dugunak ez dauka haren xarma, ez da sekulako eleberria, baina ala ere, merezi du irakurtzea. Ez da maisu-lana, ez horixe, baina ezta ere mesprezatu beharreko lardaskeria.

 

Liburuaren protagonista kostaldeko herri txiki bateko ume bat da. Garaia, gerra zibila. Umeak ez du ulertzen bere inguruan suertatzen diren gertaerak, haziera baten behintzat, baina denborarekin eta pasadizo askoren ondoren, umetasuna alde batera utzi behar du, eta bere garaia heldu aurretik, hortzak berdindu beharrean ikusten da.

 

Beti ezan ohi da, ez dagola gerra zibila baino gerra gogorragorik, familia barruan gertatzen diren hausturak baitira sekula ere ez direnak sekula ere barkatzen. Ala gertatu zen asken gerra zibilean, eta Sarrionaindiak umearen gurasoak erabiltzen du, haustura hori irudikatzeko. Ama, errepublikaren aldekoa. Aita, aldiz, faxistekin dabilena eta gerra hazi zenetik boluntarioa, Francoren alde. Familiaren haustura umeak sufritzen du, beti gertatzen den bezala, eta oso gogorra da berarentzat aita frontean egotea, haren berri eduki barik egotea, ama haurdun dagoen artean eta bera, umea izanik, umeen arazoak edukitzez gain, gerrak ekarritako arazoak daukan artean.

 

Pasarte batzutan, gerraren krudelkeriak agertzen dira, beti ume baten ikuspuntutik ikusiak. Frontean hildako etsaiak dakarte, kamioi baten, baina ume bi daude jolasean, lagunak dira, baina biak daukate aita frontean; Baten aita, faxistekin. Bestearen aita, aldiz, gudaria da. żnortzuk dira etsaiak, beraz? Beste pasarte baten, umeek jolasten ari dira, gerra da haien jolasa eta momentu batean, aldarrika doaz kobazulo batera. Aldarriak entzundakoan, kobazuloan ezkutatuta dagoen gudari bat irteten da, negarrez, faxistek harrapatu dutelakoan, eta bizia barkatzeko erregutuz. Ez da, beraz, liburu biguna, dasta ona uzten duen eleberri goxoa, baina badakigu, Sarrionaindia ez da Corin Tellado, ezta beharrik ere. Gizon honen liburu bat erosten dugunean, badakigu nor den eta zer idazten duen. Ez du inor engainatzen, espero duzuna da eskuetan daukazuna. Sarrionaindiaren literaturan liburu hau ez da sekulako sorpresa bat, idazlearen jardunbidean zerbait apurtzen duen liburua. Egia esatekotan, orain artean egin duen lanei jarraibide logikoa da, liburu hau. Beraz, ba hor dago. Orain artean Joseba Sarrionaindiak idatzi duen liburuak gustukoak baduzu, oraingo hau ere hala izango duzu. Aldiz, ez bada horrela...

Hosted by www.Geocities.ws

1