Ikus-entzunezkoen gela 4.DBH

e3Albistearen eraketa
komunikabideak
 
 
 
ATZERA

Komunikabideak.
Egunkariak
Irratia
Telebista
egunkariak
radio
tv

Egunkaria, albistaria, egunerokoa, izparringia, berripapera edo kazeta egunero kaleratzen den argitalpena da.Munduko lehen kazeta "Relation aller Fürnemmen und gedenckwürdigen Historien", 1605ean argitaratu zuen lehen aldiz Johann Carolusek Estrasburgon.

Wikipedia

IrratiaUhin elektromagnetikoen modulazioaren bitartez seinaleak igortzeko aukera ematen duen teknologia da. Uhin horiek airearen zein hutsik dagoen espazioaren bidez heda daitezke garraiobiderik gabe.

Guglielmo Marconi jotzen da irratiaren asmatzailetzat. Hala ere, James Clark Maxwell eta Heinrich Rudolf Hertz izan ziren oinarriak ipini zituztenak elektromagnetismoa zelan zen erakutsiz, irratibidea sortu aurrez.

1820. urteko uztailaren 2an lortu zuen Guglielmo Marconi italoirlandesak irratiaren patentea.

Wikipedia

Telebista. Uhin elektromagnetikoen bidez irudiak igortzeko tresna. Bi osagai oinarrizko ditu telebista sistemak: kamera eta hartzailea. Kamerak irudiak eta hotsak jaso eta seinale elektriko bihurtzen ditu. Seinalea hariz edo uhin elektromagnetikoz igortzen du hartzailera, eta han seinale elektrikoa irudi edo hots bihurtzen da, pantailako izpi katodikoen hodiaren bidez. Koloreetako telebistak hiru seinale elektriko bereizi igortzen ditu, irudiaren osagai gorri, berde eta urdinei dagozkienak; hartzailearen izpi katodikoen hodiak hiru elektroi sorta ditu, kolore bakoitzeko bana. Izpi katodikotik igarotzean oinarrizko hiru osagaiak nahasi eta kolorezko irudia lortzen da. Wikipedia

<<Ondoko estekan sakatzen ba duzu, sakontze ariketa bat egi dezakezu
Bazenekien

1927. urtean, Bell Telephone Companyk lehenbiziko esperientzia publikoetako bat egin zuen telebistarekin. 1929. urtean, uhin luzeen bidez igorritako telebista-saioen emankizuna inauguratu zuen The Daventry Britainia Handiko igorgailuak. Hiru.com

   
1928 an sortzen da Euskal Herriko lehenengo irratia.EAJ 8 Radio San Sebastian
   
AURRERA
 
 
 
Hosted by www.Geocities.ws

1