| Irakurri ezazu artikulua eta gero galdetegiari erantzu | |
Erantzundako galderak 1. kaixo joseba, EI bekadun izan nintzen eta zurekin hitzegitea
tokatu zitzaidan telefonoz zuzenera pasatzeko, zu iraken zeudela Jose
Cousoren hilketa gertatzu zenean, zer uste duzu iraken lengo egoeraz
eta oraingoaz? Politikak ekarriko al du bakea, edo amerikarrek berriz
txikitu behar dute Irak Askatu bat pentsatzen dutenen bizia? |
|
![]() |
Kazetaria naiz ta kurrikulum bikaina
daukat. 25 urte, lan egiteko gogo haundiak eta baita ikasteko ere. Halere,
langabezian nago. Nola ba egin zenuen zu korrespontsala izateko? Aritz Animo Aritz. Orain lehen baino aukera gehiago dagoela uste dut, hori bai, soldata onik gabe. Nik zorte handia izan nuen beka lortu nuelako. Zure egoeran zain egon beharrean mugitu egingo nintzateke, zerbait lortzen saiatu. Nire esperientziarekin zera esango dizut: korrespontsalak kazetari onenak bakarrik izan daitezkeela esaten dute, baina ez da egia. |
|
Zure aita kazetaria eta bertsozalea
da. Zu kazetaria, behintzat bai. Bertsozalea? Ez. Nahiz eta kultura aberatsa izan, nire jakinmina ez da bertsoetara
eta trikitira mugatu. Egia esan asetua nago hainbeste aldiz entzun ditudalako,
baina beste musika mota bat entzuten dut. Azken boladan oihartzun handia izan du, lehen zuena baino. Baina beti
egon da informazioa kontrolatzeko grina hori. Espainian Coussorenak
eragin handia izan du, baina, betiko kontua da informazioa kontrolatu
nahi izatea. Ez, baino ez dute zerikusirik batzuk eta besteek. Gerra, gertatzen
diren sarraskien muturra da. Bai. gatazken informatzailea izatea zen nire nahia, eta behin, nire
aurrean nagusiak dei bat egin zuen lan horretarako norbait behar zuela
esanez. Orduan, neuk egingo nuela esan nion eta halaxe hasi nintzen.
Kasualitatea izan zen. Bigarrena, zalantzarik gabe. Inpotentzia eta pena handia. Azkenean egunerkotasunean sartzen zara,
gertatzen dena azalean edukitzen saiatuz, bestela guzti hartaz pentsatzen
hasiz gero... Gero bai, gerora hasten zara gertatutako guztiaz ohartzen.
Hala ere, gizakiak egoera mikatzetara erraz ohitzeko joera du, nahiz
eta geure buruari esan zein mikatza edo penagarria den. Iraken edaten genuen, lo egitea zaila zelako. Noizean behin harrapatu
izan dut bat edo beste, baina ez naiz zalea ere. Lasterketetan ere ibiltzen
naiz eta horretarako zaindu egin behar. Askotan galdetu didate hori. Euskal Herrian gatazka badagoela garbi
dago. Hala ere, nik uste haietaz hitz egitean errespetua zor diegula
gerran dabiltzanei eta hirugarren mundukoei, adibidez, guk hiru otordu
egiteko aukera dugulako eta eurek bat bera ere ez. Egitea. Gure herriko arazoen parte gara denok. Horregatik, askotan, errazagoa
da kanpotik kontatzea. Hemengoak beti izango du ñabarduraren
bat. Aldiz, kanpokoa gaizki dagoela esatea, esker onekoa izan ohi da. Ez. 12 urterekin joan nintzen Azpeititik. Zarautzen bizi eta hasi izan
naiz geroztik eta nire burua zarauztar daukat. Hala ere, hizkeran Azpeitikoa
naizela antzematen zait, etxean azpeitiarrez egin ohi dugulako. Adibidez,
Bizkaian hitzaldiak ematen ditudanean-eta ez dut gogoko izaten euskara
bauan egitea, baina, bestela ez didatelako ulertuko pentsatzen dut eta
azkenean halaxe egiten dut. Denetik pixkat. Leku denetan ibiltzea gogoko dut. Madrilen ere egon
izan naiz, eta gustura gainera. Berdin izango litzaidake Euskal Herrian
edo Madrilen egon, baina hori bai, asteburuak pasatzeko-eta Zarautz. |
|
| GALDETEGIA> | |