IKUS-ENTZUNEZKOEN TAILERRA
Ekus-entzunezko komunikazio tailerrak, irudiaren eta komunikabideen funtzionamenduari buruzko ikerketa eta esperimentazio eremu bat definitu nahi du, errealitate sozialaren produzitzaile eta eratzaile baitira.
Ikus-entzunezko komunikazio tailerraren hezkuntza balioa, ez datza trebetasun teknikoen garapen hutsean, ikus-entzunezko testuak interpretazio kritiko batean baizik.
Tailer hau, komunikabideen aurrean autonomia kritikoa garatzera zuzenduta egongo da bereziki. Iritzi kritikoak eta propioak lantzeko gaitasunean konfidantza lortu nahi da, bai eskola, irakasleen aurrean, bai komunikabideekiko eguneroko eta etorkizuneko esperientzian.
Eskolan irudia eta komunikabideak lantzen jartzeak hezkuntzaren erreformaren arabera, zera esan nahi du: praktika horiek zalantzan jarri eta interpretatzea, esanguratsu eta interpretaziorako xede bihurtzeko, eta isolatuta dagoen eta pasiboa den ikusleari komunikazio prozesua bere subjektu aktibo izaera itzultzea.

Zer egiten da ikus-entzunezkoen tailarrean: Unitate didaktiko nagusiak hauek dira:

.IKASTETXERAKO IRRATI BAT.Irratsaio baten grabaketa.
KUTXA ILUNA. KUTXA MAGIKOA. Argazki kameraren oinarriak
FOTONOBELA BAT. Argazkiekin kontatutako istorio bat.
ALBISTEAREN ERAKETA. ZER DA ALBISTEA? Zelan lantzen da albiste bat.

AUDIO GELAKO ALADIZKARIA(WEB ORRIA) Web orria
. ZUEKIN 4. DBHko TELEBISTA. Telebistako albistegi bat.
. IZILIK! FILMATZEN ARI GARA! Pelikula baten antzeko zerbait.

Ikasleek gogokoen dituzten gelako ekintzak
Ebaluazio prozesuan kontutan hatuko diran ardatz nagusi batzuk:
Autonomi kritikoa ebaluatzea ez da siolik ikasleak dakienaren gainean arreta jartzea, aitzitik, berarentzat aurretik erantzunik ez duten egoera barrien aurrean erantzuteko moduen gainean egotea da. Horretarako beharrezkoa izango da jardueren helburua eta hauek baloratzeko modua erabaki, zehaztu eta adostea.
Prozesuak ebaluatzea, hemen perfilatu duguna bezalako komumikazio-testuingurua batean, honako hau esan nahi du:
· Ikus-entzunezko produktoek sustatzen dituzten arazoen aurrean jarrera sortzailea, ikerketa eta posibilitate eta aukera desberdinen kontrastea baloratzea.
· Lankidetza-jarrerak, eta arrazionaltasun teknikoa, printzipio eta prozeduren aplikazio soila,elkarizketara eta funtzionamendu-irizpide kolektiboetara orientatutako komunikazio-arrazionaltasunera menperatzeko gaitasuna behatzea.
· Jarrera kritikoa, balioen, estereotipo kulturalen eta ikus-entzunezko kontsumoko ohituren hausnarketarik gabeko harrerenganako erresistentzia, informazio desberdinen ikerketa eta kontrastazioa baloratzea, planteamenduak justifikatuz eta estereotipazioa alde batera utziz.
Ebaluatzeko modu honek, ikasleen interes eta jarrerekiko sensibilidadea azaltzen duen irakasle-ikertzailea inplikatzen du.
Ikus-entzunezko tailarrea, taldearenganako partaidetza jarrera eskatzen da, zein banakako lanak egitea. Alde batetik esperimentatzen dana, bestetik, kontzeptualki aztertu behat da. Horrexegaitak, lan praktikoak eta teorikoak edo idatzizkoak egiten diara.

 

Prueba MP3

Hosted by www.Geocities.ws

1