Euskal Abestiak (D-G)

Donostiako hiru damatxo

Donostiako hiru damatxo
Errenterian dendari
Donostiako hiru damatxo
Errenterian dendari,
josten ere badakite baina
ardoa edaten hobeki,
eta kriskitin kraskitin
larrosa krabelin
ardoa edaten hobeki.

Donostiako Gaztelupeko
sagardoaren gozoa!
Donostiako gaztelupeko
sagardoaren gozoa!
hantxe edaten ari nintzela
hautsi zitzaidan basoa
eta kriskitin kraskitin
larrosa krabelin
basoa kristalezkoa.

 
 

Edurra Teilatuan
Anonimoa

Edurra teilatuan,
abarra basoan,
taloak erretzeko
irina auzoan.

Rau, rau, rau, rau,
rakataplau!
Hau duk umorea,
utzi alde batera,
euskaldun jendea.

Kortan daukagu txala,
hezurra ta azala
Aita San Antoniok
loditu dagiala.

Astean bariku bi
zapatuan beti
domekan okelea
auzoan ikusi.

Edurra teilatuan,
zakua lepoan,
ibili beharko joat
aurtengo neguan.

Gaztea nintzenean,
denbora batean,
ez nintzen sosegatzen
ezkondu artean.

Ezkondu eta gero
hilabete gabe
porrusaldea neukan
oliorik gabe.

Porrusaldatxo likin,
olio gabea,
ez nintzen ni gaztetan
holako zalea
 

 
 

Egia
B. Lertxundi

Eguzkien argia
leiopetik sartzian
poz eta alaitasunez
esnatukogera.
Txorien abestiekin
alaitutako eguna
gizonen gorrotoakin
ondatuko da eguna.

Ibiliko gera
alkarrik kalte eginaz
ustez lagunik haundirenak
aurrez ondo hitz eginaz.
Batzuen izardiekin
besteak diru eginaz
egia esandutenak
giltzapera emanaz.

Gauza oiek ikusteko
nolaz esnatzen gera
gauza oiek egiteko
nolaz jeikitzen gera.
Txoriak alaitutako
eguna ondatzeko
hobe genduke ez esnatu
eta bertan geldi lotan.
 

Egia da, egia da

Egia da,  egia da
nik ikusi dudalako.
Egia da, egia da
porque lo he visto yo.

Hiru areoplano pasauta
bat itsasora jausi,
ekarri, Angelitak ekarri,
Angelitak ekarri,
Angelitak fondua emanda utzi.

Ondarrua ta Debatik
atera da jendia,
pasiatzera, goazen Mutriku aldera,
goazen Mutriku aldera,
han dauan aeroplanua ikustera.

Juana Pipaxen etxian
egin dute afaria,
aingiria bete kasuelaria,
bete kasuelaria,
kalamax zorrotz ibili kutxaria.
 

Egun da Santi Mamiña

Egun da Santi Mamiña
benetan egun samiña
goiko zeruan gorde dezala
luzaro neure arima.

Esanen dizut egia
hau ez da usategia
erroi artean izan nintzaden
benetan ausartegia.

Itsasaldean izarra
hari begira lizarra
euskara salbo ikusi arte
ez dut moztuko bizarra.

Kantatu zuen oilarrak
argitzen dira belarrak
Ageda gure martiriari
moztu zizkaten bularrak.

Bularrak mozti zizkaten eta
Euskal Herriak diotsa
solomo luze dultzerik gabe
eman zaidazu bihotza.

Eman zaidazu bihotza eta
ken berriz nahigabeak
esan noiz garen izanen gure
etorkizunen jabeak.
 

Emoixtaxux muxutxuek

Emoixtaxux muxutxuek
maitie
hartuixu guruxun
guztixe
eroaixu bixotz
tristie
zure bixotzarekin.

Emostazu porrutxue
sorgiñe
ahatetxu baten
berdiñe
begitxu gorrixen
samiñe
sendatuixu nirekin.

Oinak hotz gabien, berbak irratien
bero pixka bat gure neuke
berbaixu bajutxu, eskue helduixu
ez utzi laztanik eiteke.

Gero esnatzien lagaixu etzien
zure marrubi usaintxue
ta ez eixu pentsa ez dela erreza
gauza politxek pentsatzie.
 

Ene maite Kattalin

Etxe txiki txukun baten
zure aitetamekin
zinen bizi, zintzo bizi
ene maite Kattalin.

Ene maite, ene maite,
ene maite Kattalin
sekulako ta betiko
galdu zaitut Kattalin.

Baina eder zinen zinez
zine-izar bat bezin,
ile gorri baita zorri
zuk bazenun Kattalin.

Ene maite...

Ibaiera zinen joaten
zure ahate beltzekin,
goiz batean, bat-batean,
ito zinen Kattalin.

Ene maite...

Hilerrian bada lore
euzki lili, krabelin
zu zaituzte badut uste
ongarritzat Kattalin.

Ene maite...
 

Eperrak

Eperrak baditizu bere bi hegalak
bai eta burun gainin kokarda eijer bat
zuk ere balinbazunu gaztetarsun eijer bat
neskatilen gogatzeko bilo hori poilit bat.

Amorosak behar luke izan lotsa gabe
gaiaz ebiltia ez uken herabe
egunaz ebiltia desohore leike
txoriak ere oro haier soz dirade.

Ebili izan nuzu gaiaz eta beti
eia! atzamanen nianez lili eijer hori
azkenian atzaman dut, oi! bena tristeki
lümarik eijerrena beitzaio erori.

Mundian ez da nihur penarik gabe bizi
nik ere badit aski hoitan segurki
nik desiratzen nizun ezkuntzia zurekin
bena ene aitak eztu entzun nahi hori.

Zure aitak zer luke eni erraiteko
ala enitzaio aski haren ofizioko
ala zu soberaxe zitzaio enetako
printzerik ez ahal da orai zuenganako.
 

Eperraren kanta
Anonimoa

Eperrak kantatzen du goizian goizetan
ez asko fiatzeko mutilen izketan.
Fiatzen ba zerade mutilen izketan
eroriko zerade arri labanetan.

Aile txun txikitxun...

Haurrak ikaszazute euskeraz mintzatzen,
ongi pilotan eta oneski dantzatzen.
Euskal zaleak gera neska mutil gazte,
poza ta alaitasuna guk dituguz maite.

Aile txun txikitxun..
 

Erreala-ren himnoa

Txuri-urdin, txuri-urdin maitea,
txuri-urdin, txuri-urdin aurrera.
Beti, beti maite,
maite, maitea,
Donostia, Donostiarra.

Aurrera mutilak,
aurrera Gipuzkoa,
aurrera txuri-urdinak.

Gazte, gazte, gazte, gazte, gaztedi,
gaztedi, aupa, aupa mutilak.
Gazte, gazte, gazte, gazte, gaztedi,
gaztedi txuri-urdina.
 
 

Erribera

Erribera, Erribera
zure landen zabalera
ortzi-muga den hartan
mugatzen da.

Zure lur emankorretan
ixurtzen diren asmoak
gogotsu hartuko al ditu
lur gozoak.

Zure gaztelu zaharrek
gorderik duten aintzina
hats tristetan mintzo da
haren mina.

Horma zahar arraituetan
xoriak dira kantatzen
mendetako lo geldia
salatzen.

Nafarra anai zaharra
kondairaren lehen sustarra
bego higan arbasoen
amets hura.
 
 

Euskal Herrian euskaraz

Euskal Herrian euskaraz
nahi dugu hitz eta jolas
lan eta bizi euskaraz eta
hortara goaz,
bada garaia noizbait dezagun
guda hori gal edo irabaz.
Zabal bideak eta aireak
gure hizkuntzak har dezan arnas,
bada garaia...

Euskal Herrian euskaraz
hitz egiterik ez bada
bota dezagun demokrazia
zerri askara
gure arima hiltzen uzteko
bezain odol galduak ez gara.
Hizkuntza gabe esadazue
nola irtengo naizen plazara
gure arima...

Euskal Herri euskalduna
irabazteko eguna
pazientzia erre aurretik
behar duguna;
ez al dakizu euskara dela
euskaldun egiten gaituena?
Zer Euskal Herri litzake bere
hizkuntza ere galtzen duena.
Ez al dakizu...
 

Euskaldun berriaren balada
Oskorri + F. Muguruza - N. de Felipe - J. Sarasua

Barakaldoko naiz eta
daukat paro obrero,
horregatik euskaltegira
noa ni egunero,
euskaraz bazekin nire
bisabueloak edo
baina rollo hontaz
orain arte zero,
goizero goizero
AEKan bezero,
batzuetan ero,
besteetan bero,
baina ez du milagro
handirik espero.

Goizean goiz hasi behar dut
motibazio bila,
euskara ez da inglesa
baina ez dago hila,
egun askotan pentsatzen dut
hau dela inutila,
nik ez daukat kulparik
ez banaiz abila,
hau da hau makila:
animo mutila
esaten dute baina
ez da hain fazila.

Ideia hau nire buruan
ez dakit noiz hasi zen
baina batzutan ez naiz hemen
gehiegi dibertitzen,
lau gauzak izen bat dute ta
gauza batek lau izen,
kokoteraino nago
klaseak aditzen...
Nola sartu nintzen
ez dut konprenitzen
lan on bat bilatzeko
ez badu zerbitzen.
 

Eusko Gudariak
Anonimoa

Eusko gudariak gara
Euskadi askatzeko
Gerturik daukagu odola
Bere aldez emateko

Irrintzi bat entzun da
Mendi tontorrean
Goazen gudari danok
Ikurrinaren atzean
 

Ezpatadantza
A. Latxa - N. de Felipe

Gerra oihurik nahi bazendu
hau duzu ezpatadantza,
lur zahar honek eskatzen du
erraietatik bengantza.

Eztarri-ezpatak alerta,
kopla eder ta zorrotzak,
ez gaitezen sekula gerta
geure etxean arrotzak.

Mende luze isil latzean
mihietatik zintzilik,
egun ilumpe garratzetan
gogo gintuzkete hilik.

Baina egia ulertzeko
entzun gauzabat bakarrik:
herri harro hau ehortzeko
ez da sortuko indarrik.

Jo ezak, lagun, sano gogor
panderua ta guitarra,
batasun indarrak dituk hor,
hau duk aire herritara!

Oi albokari, izan zintzo,
putz egiok adarrari,
odol beroa zaiguk mintzo,
lot guztiok burrukari.
 

Furra, Furra
Anonimoa

Gaur goizean jaiki naiz
suerte onean
tanke bat topatu dut
neure kafesnean.
Ez dakit zer daukagun
bakea ala gerra
baina nik badaezpadan
egin dut puzkerra.

Furra, furra fandangua,
hortxe duzu fandangua
geure gustukuan.

Neure arma bakarra
dut akerdoia
hauspoari eraginez
dirudi lehoia.
Eskua jaten badit
on egin dezaion
Cervantesi holakorik
gertatu zitzaion.

Zerbait egitekoan
zuzen eta artez
zorri bat garbitu dut
ur-pistola batez.
Orain galdurik nago
beldurrez beteta
muniziorik gabe
gelditu naiz eta.

Eta orain banoa
berriro ohera
bila ez badatoztik
lolo egitera.
Bihar ikusiko da
zer dagoen berri
jakintsuenak ere
ezin du igerri.
  

Gazte-gaztetatikan
J.M. Iparragirre

Gazte-gaztetatikan
herritik kanpora
estranjeri aldean
pasa det denbora.
Herrialde guzietan
toki onak badira
baina bihotzak dio:
Zoaz Euskal Herrira!.

Lur maite uztea
da negargarria.
Hemen gelditzen dira
ama ta herria.
Urez noa ikustera
bai mundu berria;
oraintxe bai naizela
errukigarria.

Agur nere bihotzeko
amatxo maitea,
laster etorriko naiz,
kontsola zaitea.
Jaungoikoak nahi badu
ni urez joatea:
ama, zertarako da
negar egitea?
 

Gernikako Arbola
J.M. Iparragirre

Gernikako arbola
da bedeinkatua
Euskaldunen artean
guztiz maitatua.
Eman ta zabal zazu
munduan frutua
adoratzen zaitugu
arbola santua

Mila urte inguru da
esaten dutela
Jainkoan jarri zuela
Gernikako arbola.
Zaude bada zutikan
orain da denbora
eroritzen bazera
arras galdu gera

Ez zera eroriko
arbola maitea
baldin portatzen bada
Bizkaiko Juntia.
Laurok hartuko degu
pakian bizi dedin
euskaldun jendia.

Betiko bizi dedin
Jaunari eskatzeko
jarri gaitezen danok
laister belauniko.
Eta bihotzetikan
eskatu ezkero
arbola biziko da
orain eta gero.

Arbola botatzia
dutena pentsatu
denak badakigu.
Ea bada jendia
denbora orain degu
erori gabetanik
eduki behar degu.

Beti egongo zera
uda berrikoa
lore aintzinetako
mantxa gabekoa.
Erruki zaite bada
bihotz gurekoa
denbora galdu gabe
emanik frutua.

Arbolak erantzun du
kontuz bizitzeko
eta bihotzetikan
Jaunari eskatzeko,
gerrarik nahi ez degu
pakea betiko,
gure lege zuzenak
hemen maitatzeko.

Erregutu diogun
Jaungoiko Jaunari
pakea emateko
orain eta beti.
Baita indarra ere
zerorren lurrari
Euskal Herriari.

Glu glu glu glu

Biba Rioja, biba Naparra
ta arkume onaren iztarra!
Hemen guztiok anaiak gera
ta hustu dezagun pitxarra.

Glu glu glu glu...

Gure sabela bete behar da
ahal bada gauza onarekin,
dagon lekutik, eragin bapo!
aupa mutilak, gogoz ekin!

Glu glu glu glu...

Ardo fina ta jateko ona
jartzen badute gaur ugari,
gure barrenak berdindurikan
jarriko dira guri-guri.

Glu glu glu glu....

Ez ikaratu dagon artean,
jan eta edan gaur gogotik,
hustutzen bada ekarriko degu
berriro lehengoko tokitik.

Glu glu glu glu...

Umorea da gauzik onena,
nahigabeak ditu ahaztutzen.
Uju ta aja hasi gaitezen
euskal doinuak kantatzen.
 

Goiko mendian

Goiko mendian edurra dago,
errekaldean izotza.
Ni zugandik aske nagota
ta pozik daukat bihotza.

Ene Aberri polit ederra!
Zeu lakorik nun dago bai
zeugaz beti bizi gura dot
heldu arte heriotza.
Gioko mendian edurra dago,
errekaldean izotza.
 
 

Goizian argi hastian

Goizian argi hastian, ene leiho-hegian
txori bat pausatzen da eta goratik hasten kantan.
Txori eijerra, hain alegera, entzüten haidanian,
ene bihotzeko tristüra laister duak aidian.

Ene txoririk maitena, zertaz jin hiz nigana
iratzarrazi nialarik ametsik eijerrena,
Jinik hain goizik, uste hiena baniala hanitx pena?
Ez, ez, habil kontsolatzera malerusago dena.
 

Guk euskaraz

Euskara putzu sakon
eta ilun bat zen (bis).
Eta zuek denok ur gazi bat
atera zenuten
handik nekez (bis).

Guk euskaraz, zuk zergatik ez? (bis)

Orain zuen bitartez
zuen indarrez (bis).
Euskara itsaso urdin
eta zabal bat izanen da
eta guria da (bis).
 

Gure koadrilan

Gure koadrilan, gure koadrilan,
gure koadrilan moskorrak franko
eta gainera soltero,
eta gainera, eta gainera
eta gainera ezkontzerikan
ez du inork espero,
ez orain eta ez gero.

Hau dek zoritxarreko
ezkondu beharra
ezkondu baino lehenago
biziko naiz neska/mutil zaharra
 
 

home

Hosted by www.Geocities.ws

1