Sopelako Euskaraz edizio digitalean



Iñaki Gaminde
Bene Markaida
Eukene Markaida

Liburu hau duela zenbait urte Urdulizko Euskera Taldeak ekoiztu zuen eta orain internauta guztion eskura jartzen dugu edizio elektronikoan. Gure asmoa oso osorik jartzea bazen ere, fonologiari dagokion atala ezin izan dugu HTMLra moldatu, alfabeto fonetikoa egokitzeak duen zailtasunagatik. Laster beste liburu baten edizio elektronikoa jartzea espero dugu, Iñaki Gamindek idatzitako Urduliz ingeru, berbak eta bizimodu izenekoa.

On egin.






I

0. SARRERA

Behar honetan Sopelako euskararen ezaugarri nagusiak emoten ditugu; barietateari dagokionez, Sopela Mendebaldeko bizkaieraren Plentziko barietatearen barruan kokatuta dago. Azken urteotako bilakabide demografikoagatik, batez ere, bertako euskara egoera larrian dagoela esan dezakegu. Hori dela eta, interesgarri eritzi diogu behar honetan ahal denik eta ezaugarri gehien batzeari.

Beharra hiru zati nagusitan banatuta emoten dugu; alde batetik, fonologiaren zatian fonemen inbentarioa egin dugu, hala nola, gertatzen diren erregela fonologiko batzu, beste batzu, ostera, gainerako ataletan zehar emongo ditugu; bigarren zatian, morfosintaxi alorreko ezaugarri nagusiak batzen ditugu hamar azpiataletan banatuta, adjetiboa, izenordainak, mugatzaileak, erakusleak, zenbatzaileak, aditzondoak, deklinabidea, aditza, juntagailuak eta menperagailuak; azkenik, hirugarren zatian, lexikoa paratu dugu, beronen barruan ere, azpiataltxo bitan banatuta; batetik, jaso ditugun atzizki garrantzitsuenak, eta bestetik, lexiko orokorra.

Sopelan orain arte egin ditugun grabaketak egin ahal izateko lekuko asko erabili dugun arren, eta bide batez, denei nire esker ona hemendik adierazi gura diegu, behar hau egiteko ondoko lekukoek emoneko ereduak baino ez ditugu erabili, beste guztienak oraingoz gorderik lotzen dira:

Juana Zarraga.............. 82 urte
Juana Basarte.............. 79 urte
Begoña Aldekoa......... 70 urte
Manu Bilbao............... 70 urte
Imanol Zalbidea.......... 68 urte
Luis Oleagagoitia........ 68 urte
Maria Luisa Urrutxua.. 67 urte
Jose Antonio Goitia..... 43 urte


AURKIBIDEA

1. FONOLOGIA
1.1. Bokalak
1.2. Diptongoak
1.3. Kontsonanteak
1.4. Azentua

2. MORFOSINTAXIA I.
2.1. Adjetiboa
2.2. Izenordainak
2.3. Mugatzaileak
2.4. Erakusleak
2.5. Zenbatzaileak
2.6. Aditzondoak
2.7. Deklinabidea

2. MORFOSINTAXIA II.
2.8. Aditza
2.9. Juntagailuak
2.10. Menperagailuak

3. LEXIKOA

3.1. Atzikiak


3.2. Lexiko orokorra:

4. ERASKINA

BIBLIOGRAFIA

Iritziak, iradokizunak...

[email protected]

Hosted by www.Geocities.ws

1